XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ikaragarria zen zeukan gelditasuna.

Hots bakar bat ere ez zuen atera, ohatilan jarri eta eraman zutenean ere.

Eta erizainak ere ez zuen ezer esan.

Van der Veer jauna soilik ahalegindu zen guztiak lasaitzen.

Eta agian Cootje bereziki.

Hots erlastu bat atera zen Keesen eztarritik.

Eta Wiebe? Zertan ari zen orain Wiebe? Seguru zegoela klasean eta, bere tokian lasai eserita, halakoxea bait zen.

Eta seguru sinetsirik zegoela, bera Kees zela guztiaren errudun!.

Izan ere Wiebek ez bait zuen inoiz aldrebeskeriarik egiten, Wiebe beti zentzuduna zen, Wiebek ez zuen inoiz bururik galtzen! Wiebe tipo bikaina zen!.

Bera soilik, Kees, zen inozoa, munduan inozorik bazegoen! Beronek engainatu zuen eskilaran gora igoteko @- Rikkiek berak igoteko gogorik izan ez balu bezala! orain gauza bakarra falta zen, berak, Keesek, behera bultza egin ziola esatea!.

Baldin eta Wiebe ausartzen bazen ahakarrik egitera, ikusiko zuen zer gertatuko zitzaion! Jo eta txikitu egingo zuen santu-itxurako tipo hura!.

Hitzerdirik ateratzen bazuen, jo eta txikitu egingo zuen, eta begia belunduko zion.

Wieberen begientzat hori ez zen hain tamalgarria izango.

Keesek pare bat aldiz burkoa ukabilaz jo zuen, gero eta amorru handiagoarekin.

Baina gauza mutu, hil eta motel hau jotzeak ez zion batere ondoeza arindu.

Oinez erpinez ohearen zurezko paretak zapaltzen zituen, kirrinka eragiteko.

Jantje negar-muzinka ari zen lotan. Agian esnatu egingo zen.

Kees atzera lasaitu egin zen.

Eta halako batean malkoak etorri zitzaizkion begietara.

Malko nazkagarri hauen kontra ezin zuen ezer egin eta mantxa bustiak eratu zituzten burkoaren gainean.

Gorputz osoa dardarka eta zotinga zeukan.

Pixkanaka nekatu egin zen eta beso-zangoak lokartu eta astundu egin zitzaizkion.

Zotin larriak pasatu-ala, negar isilari eman zion.